La Miguel Indurain Nazioarteko XIX. Txirrindularitza proba uztailaren 25ean eginen da Beran, eta urtero bezala, bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea –186 km–, eta laburra –113 km–.
Interesatuek bi modu dituzte izena emateko: Internet bidez www.laindurain.com-en edo zuzenean. Internetez egitekotan, federatuek 23 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek 29 euro. Online apuntatzen ez direnek, federatuak baldin badira, 25 euro ordaindu beharko dituzte eta 31 euro ez direnek. Zuzenean apuntatzekotan, hilaren 24an 15:00etatik 21:00etara edo 25ean, 06:30etik irteera ordua baino ordu erdi lehenago arte egiten ahalko da kiroldegian.
Mikrotxiparen fidantza gisa 10 euro gehiago ordaindu beharko da.
AUTOBUSA
Berako Txirrindularitza Elkarteak txirrindularien lagunentzako doako autobusa ere paratuko du proba egunean. Hala, gida batekin ibilbide turistiko egiten ahal izanen dute. Dena den, tokia mugatua denez, lehenbailehen apuntatzea komeni da: 948 631147ra deituta (15:00-21:00).
Informazio gehiagorako ere telefono horretara deitu edo ccberatarra@laindurain.com-era idatzi.