Lesakako sanferminetara joan-etorrian ibiltzeko Bestabusa zerbitzua izanen da aurten ere. Larunbat honetan, uztailak 10, lehenbiziko autobusa 21:45ean abiatuko da Arantzako aparkalekutik; autobus hori bera 22:00etan pasako da Igantziko Bi-bidetik eta 22:15ean Etxalarko Landaburutik, handik Lesakara joateko. Bigarren autobusa, berriz, 23:30ean aterako da Arantzatik, 23:45ean pasako da Igantzitik eta 00:00etan Etxalartik. Beratik Lesakara joateko autobusak, berriz, 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan abiatuko dira. Toki-Onako aparkalekutik atera eta Agerratik ere pasako dira.
Itzulerako autobusak
Itzultzeko, berriz, Etxalar, Igantzi eta Arantzara doazenak 03:30ean eta 06:30ean aterako dira Lesakako suhiltzaileen parketik. Etxalar utzi eta Igantzirako bidea hartuko dute segidan, eta Arantzarakoa gero. Eta Berara doazenak, berriz, 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan.
Joan-etorria bortz euro kostako da.
Bortzirietako bertze herrietako bestetan ere izanen da Bestabusa zerbitzua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.