Euskara Mankomunitatearen Eguna izanen da urriaren 31n

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Ekainean bortz herrietako Euskara Batzordeek bilkura egin zuten Etxalarko Kultur Etxean. Utzitako argazkia

20 urte bete ditu aurten Euskara Mankomuni­tateak

20 urte bete ditu aurten Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, eta urteurren hori modu berezian ospa­tzeko, hainbat ekitaldi izanen direla iragarri dute bortz herrietako Euskara Batzordeetatik. Horien artean, aipa­tzekoa da,  urriaren 31n Beran eginen den Bor­tzi­rie­tako Euskara Man­komunitatearen Eguna.
Aitzineko hilabetean,  Arantza, Bera, Etxa­lar, Igantzi eta Lesakako Euskara Ba­tzordeek Etxa­larko Kultur Etxean egindako bilkuran iraga­rri zuten urri­ko bes­ta. Baina orokorrean, Mankomunitatearen egoera izan zuten aztergai. Gisa berean, aitzinera begira, euskararen normalkun­tzarako tresna eragin­ko­rra izaten segi dezan ziur­tatu beharreko gu­ttieneko baldintzei buruz ere aritu ziren. Euskara Ba­tzordeen egoerari buruz ere gogoeta egin zuten aipatu bileran. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun