Pilotan ez ezik, futbolean ere ederki moldatzen da Erreneko Unai Iparragirre. Berako Gure Txokoa taldean egin du denboraldia, jubenilen lehen mailako taldean, eta 20 gol sartu ditu guztira. Gainera, bera izan da taldean gol gehien sartu dituena, eta hortaz, berak jaso du urtero Beran Rural Kutxak ematen duen saria