Errenteriako XI. Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren ekainaren 20an, eta tartean izan ziren bi herritar. Benjaminetan, Enaitz Telletxea igantziarrak Berako Mikel Elzaurdia izan zuen lagun, baina partida ona eginagatik, 14-18 galdu zuten Goizuetako Aizkorbe eta Apezetxearen kontra. Infantiletan, ordea, txapela Bortzirietara ekarri zuten. Unai Telletxea herritarrak eta Lesakako Jon Olaizolak 18-9 irabazi zieten Alde Zaharreko Chiapuso eta Olarrari. Argazkian Telletxea-Olaizola eta Elzaurdia-Telletxea benjamin azpitxapeldunak. Lizarrako finaletan, bertzalde, Enaitz Telletxeak eta Jokin Mitxeok 18-8 irabazi zieten Aizkorberi eta Apezetxeari.