Ohi bezala, giro eta eguraldi ederrarekin, San Juan Egunean egin zen urteko lehenbiziko besta San Juan Xarren, eta ingurutik eta ez hain hurbileko herrietatik ere bildu zen jendea. Uztaileko igande guztietan Meza izanen denez, hurrengoa igande honetan, hilak 10, izanen da. Beti bezala, 12:00etan izanen da Meza.