Lur urbanizagarri eta ez urbanizagarrietan bereizi nahi du Udalak herria

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Proposamena jendaurrean egonen da abuztuaren 31 arte

Hirigintza Planean aldaketa nabarmena eka­rriko duen proposamena egin du Udalak: lu­rrak urbanizagarri eta ez urbanizagarrietan bereizi nahi ditu.
Orain arte, herrigunea eta herrigunetik kanpoko lurretan sailkatuak­ zeuden, baina herri­gune­tik kanpo 1.500 metro koa­droko eremua edukiz gero, etxebizitza egiteko aukera bazegoen. Azken aldian, ordea, jende andanari ukatu zaio etxe­bizitza egiteko baimena herrian, eta ho­rren harira, hartu du Udalak Hirigintza Planean aldaketa egiteko bidea.
Momentuz behin behineko proposamena baino ez da, eta prozedurarekin aitzinera egin baino lehen jendaurrean egonen da abuztuaren 31ra arte, herritarrek ikusi eta ekarpenak egin ditzaten. Ez bada deus aurkezten, orduan hasiko da tramitazioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun