Joan den urtean bezala, aurten ere San Juan bezperan ospakizun berezia plantatu zuen Euskara Batzordeak. Iazkoan, Badakizue, egizue izan zen egunerako hautatutako leloa, eta aurten Lehen hitza euskaraz. Helburu horrekin, lehenik Euskara Batzordeko kideak akordeolari taldearen laguntzarekin Plaza Berria eta Antoiu karriketan barna ibili ziren, etxeen izenak paratzen. «Gure etxeak euskaraz, euskara gure etxea» esaldiaren azpian, gutti erabiltzen diren eta batzuetan ezagutzen ez diren etxeen izenak ageri ziren. Gero, komentuko belagian bildu zen jendea, bertso eskolako gaztetxoek, abesbatzak eta Etnia taldeak eskainitako jaialdian parte hartzera. Dagoeneko lehen suak piztuak zeuden, eta neska-mutikoak batean eta bertzean saltari zebiltzan, baina oraindik arratseko bertze sorpresa bat ere bazen, ezpatadantzarien taldeak San Fermin eguneko entsaioa hantxe bertan egin baitzuten, suaren inguruan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!