Artearekin lotutako ezagutza ahalik eta sakonena lortzeko eta ikasleek sormena bere osotasunean garatzeko Multiarte adierazpen artistikoaren programa landu nahi du Santiago Jorge margolari eta ilustradoreak Lesakan. Kanarietako La Palman sortu eta Tenerifen, Madrilen eta Galizian pinturarekin, grabatuarekin, diseinuarekin eta bertze adierazpen artistikoekin zerikusia duten ikasketak egin ondotik, Lesakan bizi den artistaren asmoa abuztuan ikastaro intentsiboak eskaintzea da, bizpahiru astez astean hiru egunez, eta irailetik aitzinera, astean behin ordu eta erdiz. Ordutegia, ikasleen beharren arabera ere egokituko du. Bi talde eginen lirateke, 6 urtetik 14 urtera arteko ikasleekin bat eta hortik goitiko edozein adineko ikasleekin bertzea. «Artearekin lotutako programa osoa, dinamikoa eta didaktikoa da, margoketan oinarritua», dio Santiago Jorgek. Interesatuak 652 064839 telefonora deitu eta Beti Gazte elkartearen egoitzatik pasatu behar dira ortzegunetan, 20:00etatik 21:00etara eta zuzendaritza batzordekoekin solastu.