Ekainaren 18an arrantzatu zuen Jose Mari Gainza herritarrak denboraldi honetako 20. izokina Bidasoan eta horrela eman zitzaion sasoiari akabera. Araudiak denboraldiak uztailaren 18ra arte edo 20. izokina arrantzatu arte iraun dezakeela dio eta azken hau gertatu denez, geroztik ezin da Bidasoan izokinik arrantzatu.
Hauek dira aurten Bidasoan izokinak arrantzatu dituzten herritarrak: Juan Otamendi, Jose Mari Mitxelena, Ernesto Gainzak bi, Sebastian Gainza eta Jose Mari Gainzak bertze bi.