Genaro Taldeak munduko futbol txapelketako porra antolatu zuen txapelketa hasi bezain pronto. Mundiala bukatu da eta porrak ere baditu bere irabazleak. Taldeak aukeratzen finen ibili dena Igor Romano lesakarra izan da eta 169 punturekin lehen sariko 162 euroak poltsikoratu. Bigarren postuan Ander Alzuri beratarra gelditu da. Anderrek 163 puntu batu ditu txapelketa guzian eta 108 euroko bigarren saria eraman du. Podiuma osatzeko, Iñigo Rodriguez lesakarra 160 punturekin hirugarren sariko 54 euroen jabe egin da. Sariak uztailaren 17an banatu ziren Berako Xuga ostatuan
Jon Irazoki Memorialean Unai Zelaieta ere gogoratuko dute
Bertzalde abuztuaren 28an jokatuko da Gure Txokoa Elkarteak antolatutako XV. Jon Irazoki Memoriala eta urtero bezela, aurten ere torneo triangularra izanen da. Aurtengoa hala ere urte berezia da; Abuztuaren 8an Unai Zelaietaren heriotzaren 10. urteurrena beteko dela eta horren harira aurten Genaro Taldeak ere antolakuntzan parte hartu nahi izan du. XV. Memorial hontan, Gure Txokoako eta Beti Gazteko talde nagusiez gain Errealeko jubenilen taldea nagusia ere ariko da torneoan. Erran bezala, abuztuaren 28an izanen da, Berako Matzada futbol zelaian.