Beheko Pisuetako bestak ospatuko dituzte Arantzan larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 16a

Egun osoko egitarau zabala prestatu dute herritar guziendako

Arantzako bestak Amabirjinetan izaten badira ere, udako bertze ospakizun bat eginen da aurten estreinako aldiz. Beheko Pisuetako bestak uztailaren 17an izanen dira eta bizilagunek aipatu bezala, Vallecasko bestak herritar guziei zuzenduak daude. Egitaraua osatzerakoan ere ez dira ez gibelera gelditu. Besta gunea eremu ttiki batean kokatuko bada ere, gaur bizi diren 50 lagun inguruk herrian barna auzoaren bizitasuna zabaltzeko asmoa dute.

11:00etan plazan bilduko dira eta ostatuetan barna triki poteoa eginen dute. Bazkal aitzinean, 13:00 aldera altxaferoa botako dute eta herriko dantzarien emanaldia izanen da ondotik. Pisuetako atarian luze-luze mahaiak paratuak izanen dituzte eta ajoarrieroa, saiheskiak eta tarta menua duen otordua giro ederrean eginen dute. Bizkaiko albokariak, bertsolariak, soinulariak... Mahai-ingurua alaitzen izanen dira. Bazkarian edonork parte har dezake, Pisuetako bizilagunen bati aipatu bertzerik ez da egin behar.

17:30ean haur eta helduentzako jokoak izanen dira. Musean ari nahi duenarentzako ere, txapelketa antolatu dute. Ilunabarrean eta arratsean, 02:00 arte Mikel Salaberri musikariarekin dan­tzaldia izanen da. Tartean, indarrak hartzeko zingar jatea eginen da.

Hamasei bizitza daude Beheko Pisuetan. Denboraldi batez, guttiago bizi ziren arren, azken urteotan ia guztietan norbait bizi da. Bakarren batzuk eraikiz geroztik ere bai. Aski auzo bizia da betidanik, eta orain ikusi bertzerik ez dago... Pisuetako bizilagunen taldetik behin eta berriz besta hau herritar guztientzat dela azpimarratu digute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun