Uztailaren 17an, 12:00etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Zialdo auzoko Madalena bestak. Aitzinetik, 11:30ean txistulariek diana joko dute. 14:00etan bertso-bazkaria izanen da eta ondotik kalejira txarangarekin. 22:30ean Arantxa eta Pantxoren eskutik mexikanak izanen dira kontzertuan.
Uztailaren 18an, 12:30ean dantzak izanen dira. 17:00etan haur jokoak eta 19:00etan kantu zaharrak.