Berako Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbutzuen elkarteak, Berako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz hirugarren urtez antolatuta lorez apaindutako balkoi lehiaketa egiten ari da ekainaren 23tik uztailaren 23ra.
Honela, hilabete honetan, Berako balkoiak eta leihoak lorez beteak agertuko dira eta azken bi urteetan bezala, balkoirik ederreneksaria jasoko dute. Modu honetan, Beran hain zabaldua dagoen eta herriari izaera berezia ematen dion balkoiak apaintzeko ohitura indartu nahi dute. Urtetik urtera lore eta landare mota gehiago paratzen dira, koloreak koordinatuz eta kalitate handiko konposizioak osatuz eta esfortzu hori saritu nahi du Larun-Haizpek. Irabazleak epai-mahai batek izendatuko ditu, eta sariak uztailaren 30ean, Herriko Etxeko Plazan emanen dira, 20:30ean. Lau lehenbiziko sari emanen dira, auzo bakoitzeko bana: Altzate ingurua, Legia-Kanttonberri-Eztegara, Berako Plaza ingurua eta Agerra aldea.