Nafarroako Federazioak antolatutako Futbol Kanpusaren lehen txanda egiten ari dira Lesakan

Aitor Arotzena 2010eko uztailaren 15a

Kanpusean parte hartzen ari diren haurrak eta monitoreak Mastegin. Aitor Arotzena

63 neska-mutiko biltzen dira Mastegi futbol zelaian

Nafarroako Futbol Federazioak, Erriberako Futbol Eskolaren bitartez hemezortzigarren aldiz antolatu duen kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 63 neska-mutiko ari dira uztailaren 12tik 18rako aste honetan, eta ttikixeagoak, bederatzi-hamar urtekoak ariko dira heldu den astean.

Nafarroako Futbol Federazioak, Erriberako Futbol Eskolaren bitartez hemezortzigarren aldiz antolatu duen kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 63 neska-mutiko ari dira uztailaren 12tik 18rako aste honetan, eta ttikixeagoak, bederatzi-hamar urtekoak ariko dira heldu den astean.

Zortzi monitore ari dira lanean, Jose Mari Pastor, Javier Rodriguez, Juan Mari Campo, Pablo Martinez, Roberto Ramos, Daniel Castillo, Mikel Corera, Hugo Galilea eta Josu Mendia. Guziek futbol entrenatzaile titulua dute, gehienak Soin Hezkuntzan lizentziatuak dira eta batzuk futbol jokalariak ere badira. Hainbertze partaide izanik, hiru multzotan banatzen dira eta horietatik bi Mastegi futbol zelaian trebatzen diren bitartean, bertze batzuk Beti Gazte elkartearen egoitzan aritzen dira teorika ikasten, mahai-jokoetan, edo bideoak ikusten, eta bertze batzuk, Irain eskolako pilotaleku eta patioan aritzen dira bertzelako ariketak eginez, eta txandaka ibiltzen dira batetik bertzera. Horregatik, Chus Rodriguezek eskerrak ematen dizkie bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Izan ere, campus honen hemezortzigarren edizioa da aurtengoa eta Lesakan egin dira azkeneko bederatziak. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek.

Zuzendariak erran digunez, Osasunako Oier Sanjurjo eta Ekhi jokalarien bisita espero dute. Bertze urtetan etorri izan den Undiano Mallenco epaileak, aldiz, aurten ez dela etorriko jakinarazi omen dio, “Mundialetik atseden hartzen ari delako”.

Nafarroako Federazioak antolatutako futbol kanpusetik pasatutako mutiko bat aurten Lehen Mailan ariko dela ere gogorarazi digu: “Carlos Martinez Errealarekin ariko da Lehen Mailan eta guretzat hori pozgarria da. Pablo bere anaia gurekin dugu monitore gainera”.

Neska-mutikoak Nafarroa osotik datoz, tartean Bera eta Lesakako bana daude lehen txanda honetan, baita Errioxatik edo Gipuzkoatik etorritakoak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun