Igantzi eta Lesaka artean zalditik erori eta ospitalera eraman zuten 23 urteko emakumea

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 12a

Uztailaren 11n gertatu zen istripua

23 urteko emakume batek istripu izan zuen uztailaren 11n Lesaka eta Igantzi artean, zaldi gainetik erorita. Erorikoaren ondorioz, buruko traumatismoa izan zuen eta konortea galdu zuen.

23 urteko emakume batek istripu izan zuen uztailaren 11n Lesaka eta Igantzi artean, zaldi gainetik erorita. Erorikoaren ondorioz, buruko traumatismoa izan zuen eta konortea galdu zuen. Istripuaren abixua 18:02ean hartu zuten SOS Navarran eta Lesakako talde medikua eta Oronozko suhiltzaileen parkeko anbulantzia mugitu ziren Lesakara. Helikoptero medikalizatua ere joan zen, baina ez zuen lur hartzerik izan, behelainoaren ondorioz. Azkenean, zauritutako emakumea Irungo ospitalera eraman zuten anbulantziaz, Lesakako medikuarekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun