‘La Miguel Indurain’ lasterketa uztailaren 25ean eginen da Beran

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 6a

Carmen Diaz, Mario Zunzarren, Miguel Indurain, Enrique Irazoki, Emilio Millor eta Jose Mari Telletxea, uztailaren 1ean egindako aurkezpenean.

Bi ibilbide izanen dira aurten ere aukeran

La Miguel Indurain Nazioarteko XIX. Txirrindularitza proba uztailaren 25ean eginen da Beran, eta urtero bezala, bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea –186 km–, eta laburra –113 km–.

La Miguel Indurain Nazioarteko XIX. Txirrindularitza proba uztailaren 25ean eginen da Beran, eta urtero bezala, bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea –186 km–, eta laburra –113 km–. Halaxe eman zuten jakitera uztailaren 1ean Iruñean egindako aurkezpenean. Ekitaldian, Miguel Indurain bera eta C.C. Beratarra taldeko Enrique Irazoki presidentea eta Jose Mari Telletxea idazkaria, Carmen Diaz Rural Kutxako marketing arduraduna, Mario Zunzarren foruzaina eta Emilio Millor, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gaztediaren Institutuko ordezkaria izan ziren.

Interesatuek bi modu dituzte izena emateko: Internet bidez www.laindurain.com-en edo zuzenean. Internetez egitekotan, federatuek 23 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek 29 euro. Online apuntatzen ez direnek, federatuak baldin badira, 25 euro ordaindu beharko dituzte eta 31 euro ez direnek. Zuzenean apuntatzekotan, hilaren 24an 15:00etatik 21:00etara edo 25ean, 06:30etik irteera ordua baino ordu erdi lehenago arte egiten ahalko da kiroldegian.

Mikrotxiparen fidantza gisa 10 euro gehiago ordaindu beharko da.

 

Autobusa txirrindularien laguntzaileendako

Berako Txirrindularitza Elkarteak txirrindularien lagunentzako doako autobusa ere paratuko du proba egunean. Hala, gida batekin ibilbide turistiko egiten ahal izanen dute. Dena den, tokia mugatua denez, lehenbailehen apuntatzea komeni da: 948 631147ra deituta (15:00-21:00).

Informazio gehiagora­o ere telefono horretara deitu edo ccberatarra@­laindurain.comera idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun