Jone Tabernak irabazi du 2010eko Berako Bestetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 6a

Irudi honek hornituko du Berako San Esteban bestetako programa.

300 euroko saria irabazi du lesakarrak

Berako San Esteban bestetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketan, hogei parte-hartzaileen artean Jone Taberna Estonba lesakarrak egindako azala aukeratu du Epaimahaiak.

Berako San Esteban bestetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketan, hogei parte-hartzaileen artean Jone Taberna Estonba lesakarrak egindako azala aukeratu du Epaimahaiak.

Lehiaketa irabazteagatik Jone Tabernari 300 euro egokitu zaizkio.

Lehiaketa hau 2010eko Berako Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Kultur Batzordeak; besta hauek, abuztuaren 2tik 7ra arte ospatuko dira.

Bigarren postuan, joan den urtean irabazle izan zen Vicente Taberna Sein beratarra geratu da. Bere lana bestetako egitarauko atzeko azalean agertuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun