Baztan, Malerreka eta Bidasoako XIII. Trikitixa txapelketa jokatu zen uztailaren 4an Lesakan, herriko trikitixa taldeak antolatuta, Lesakako udalaren babesarekin.
13 urtetik goitikoen lehenbiziko kategorian hamalau bikote lehiatu ziren eta horien artean, Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek osatutako bikotea suertatu zen txapeldun. Bigarren postua Miren Etxepeteleku eta Mikel Sanchez lesakarrek eskuratu zuten eta horigarrena Arritxu Mujika eta Maite Odriozola lesakarrek. Laugarren postua Miren Lasaga eta Amaia Zelaieta etxalartarrentzat izan zen, bosgarrena Izaro Iribarren eta Nerea Iparragirre etxalartarrentzat eta seigarrena Beñat Iparragirre etxalartarra eta Itziar Altzugarai lesakarrarentzat.
12 urtetik beheitikoen kategorian, berriz 9 bikote aritu ziren eta horien artean, Maria Yanci igantziarrak eta Olaia Otxoteko lesakarrak osatutakoak irabazi zuen. Bigarren postua Amaia Mikelarena oiztarrak eta Uxue Matxiñena urroztarrak eskuratu zuten eta hirugarrena Mattin Lopez eta Ane Renaud lesakarrek.
Epaimahaia Imanol Urkizu, Oihana Irastorza eta Edurne Iturbek osatu zuten eta jendeak gainezka bete zuen Lesakako plaza lehiaketa ikusteko.