Egun haundia izaten da Peñen Eguna lesakarrentzat, haur, gazte zein helduk ongi pasatzeko aproposa. Hori pasatuta, beharbada, lesakarrentzat egun onenak pasatu izanen dira, baina oraindik ere Haurren Eguna, BIkoteen Eguna eta igandeko ekitaldiak gelditzen dira. Halere, nabarmentzekoa asteburuan Lesakara hurbilduko den jendetza izanen da. Ohi bezala, Landazelaia eta komentu inguruak kanpinez beteko dira.
Eta Lesakatik kanpo, Azpilkuetan ere Sanferminekin segituko dute larunbatera arte.
LESAKA
UZTAILAK 9, OSTIRALA, HAURRAREN EGUNA
10:30ean: Haur eta gurasoen danborrada "ABLITAS" txarangak lagunduta.
11:00etan: Haur animazioa, "Gorriti", Eltzeta plazan.
12:00etan: Betizuak, Plaza Zaharrean, "ABLITAS" txarangarekin. Arratsaldez: plazan haurrentzako tailerrak, puzgarriak, ludoteka...
18:00etan: Frontoian, eskuzko pilota partidu profesionalak.
Arratsaldez eta gauez: Musika, Plaza Zaharrean, "EGAN" taldearekin. "ABLITAS" txaranga herri guzitik.
UZTAILAK 10, LARUNBATA, BIKOTEEN EGUNA
11:30ean: Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak,"VOCES DEL EBRO" taldearekin. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua.
12:00etan: Betizuak, Plaza Zaharrean, "ABLITAS" txarangarekin.
16:30ean: Frontoian, Arkupe Elkarteak antolatua, haurren pilota erakustaldia.
18:00etan: Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, "VOCES DEL EBRO" taldearekin.
18:00etan: Garai batean egiten zena gogoratuz, Eskolttikitik Txakainera kalejira, Musika Bandarekin.
20:00etan: Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
Arratsaldez eta gauez: Musika Plaza Zaharrean, "GABEZIN" taldearekin. Ondoren "ABLITAS" txaranga.
03:30ean: JAI-HILAK "ABLITAS" txarangarekin.
UZTAILAK 11, IGANDEA
12:00etan: Betizuak, Plaza Zaharrean, "ABLITAS" txarangarekin.
Arratsaldez: Musika Plaza Zaharrean, "GAU BELA" taldearekin.
AZPILKUETA
ORTZIRALA 9
11:30ean plater tiroketa lehiaketa eta sari banaketa.
14:00etan gazte bazkaria.
16:00etan partxis lehiaketa eta sari banaketa.
Arratsaldean eta gauean dantzaldia FRANTZISKOrekin.
LARUNBATA 10
Zikiro jatea
08:00etan sua piztea.
10:00etan gosaria.
14:00etan zikiro jatea FRANTZISKO akordeoilariarekin. Ondotik hainbat txapelketa eta sari banaketa.
22:00 etan afaria.
Gauean gaupasa JALISKO BAND taldearekin.