“Saveran deslokalizaziorik ez” lemapean manifestazioa eginen da larunbatean Beran

Aitor Arotzena 2010ko uzt. 1a, 14:34
Saverako langileek bere eskakizunaren berri ere eman zuten greba eguneko manifestazioan. Aitor Arotzena

Enpresak bertan behera utzi ditu negoziazioak “langileen batzordeak presio ekintzak salatzen ez dituen bitartean”

Saverako langileen batzordeak deituta, “Saveran deslokalizaziorik ez” lemapean manifestazioa eginen da ekainaren 3an, larunbatean 18:00etan abiatuta Savera lantegitik eta Altzateko Plaza bitarte. Jakina denez, Saverako langileak greba mugagabean daude ekainaren 16az geroztik. Enpresak 56 langile kanporatzeko espedientea Nafarroako Gobernuan aurkeztu ondotik, bere egoera latza gizarte guztiari adierazi nahi diote. “Lehen Baztan-Bidasoa eskualdeko egoera larria baldin bada, orain honek areagotu egingo baitu” diote bere idatzian.

Saverako langileen batzordeak deituta, “Saveran deslokalizaziorik ez” lemapean manifestazioa eginen da ekainaren 3an, larunbatean 18:00etan abiatuta Savera lantegitik eta Altzateko Plaza bitarte. Jakina denez, Saverako langileak greba mugagabean daude ekainaren 16az geroztik. Enpresak 56 langile kanporatzeko espedientea Nafarroako Gobernuan aurkeztu ondotik, bere egoera latza gizarte guztiari adierazi nahi diote. “Lehen Baztan-Bidasoa eskualdeko egoera larria baldin bada, orain honek areagotu egingo baitu” diote bere idatzian. SAVERA, 1967an sortu zen Beran, Zalain auzoko landa zelairik ederrenetan. Geroztik, batez ere azken 10 urte hauetan, langileen lana eta esfortzuarekin (larunbata, igande eta jai egunetan lan eginez, gau eta egunez) eta Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, bertzeak bertze, emandako diru laguntzei esker, sortu ditu Brasilen, Txinan edo Indian hainbertze lantoki, SAVERAGROUP talde multinazionala sortuz. Langileek diotenez, “bi hitzetan, gure diru eta izerdiekin emandako hazkunde honek gure eskualdean lanpostuak murriztea eta hainbat urtetan lortu ditugun lan baldintzak okerragotzea dakarzkigu”. Manifestazioa deitzeko Langileen Batzordeak argitara eman duen idatziaren arabera, “diru gose horrek eta etekin handiagoak lortu nahiak, alde batetik, gure bezeroei handik zerbitzatzea dakar; eta bertzetik, gaurko krisi egoera dela eta, Nafar Gobernuko Roig kontseilariaren EREak onartzeko gaitasuna ezagututa, bide zabala eraiki dute gure lana deslokalizatzeko”.

Saverako Langileen Batzordeko bederatzi kideak ELAkoak badira ere, LAB sindikatuak ere bere elkartasuna babesa adierazi die eta bat egin du larunbaterako manifestazio deialdiarekin. LABen ustez, “Bortzirietako bizitza sozio-laborala hiltzeko arriskuan dago, beraz, agente politiko, sindikal eta sozial guztien erantzunkizuna da Euskal Herrian aldaketa politiko eta sozialaren bidean lanean aritzea, Bortzirietako etorkizuna bermatzeko”.

Negoziazioak bertan behera

Savera enpresako zuzendaritzak negoziazio mahaia utziko duela jakinarazi zuen asteazkeneko bileran, “langileen batzordeak zuzendaritzaren eta bertze langileen kontra egin diren presio ekintzen kontra azaltzen ez den bitartean”. Beraz, negoziazioak blokeatuak daude, espedientearen kontsulta epea bukatzeko hamar egun falta direnean. Zuzendaritzarik aipatu dutenez, “izen-abizenak jartzen dituzten pankartak jarri dira hainbat herritan eta greba ez egitea erabaki duten langileen kontra jo dute”. Langileen Batzordeak bere gain hartzen ditu pankartan jarritako testuak, deslokalizazio baten arduradunak bertzerik ageri ez direlakoan. Onartzen ez dituen bertze ekintzak moldatzen saiatuko direla ere adierazi dute Batzordetik. Modu berean, greba hasi ondotik enpresatik materiala atera dela salatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun