Euskal futbol kanpusaren lehen txanda egiten ari dira Lesakan

Aitor Arotzena 2010eko ekainaren 30a

Euskal futbol kanpusean parte hartzen ari diren mutikoak, monitoreekin batera Mastegi futbol zelaian. Aitor Arotzena

Zazpigarren edizio honetan ere, futbolaren bidez euskararekin harremanak sendotzea da helburua

Euskal futbol Campus elkarteak, Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Lesakako udalak, euskal futbol kanpusa antolatu dute aurten ere, futbolaren bidez, euskararekin harremanak sendotu asmoz. Zazpigarren edizio honetako lehenengo txanda ekainaren 28tik uztailaren 4ra egiten ari dira Mastegin, monitore lanean Lorea Sarobe beratarra, Oihane Gil, Asier Lezertua eta Ibai Ardanaz dituztela. Hurrengo txanda uztail hondarrean eginen da. 

Euskal futbol Campus elkarteak, Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Lesakako udalak, euskal futbol kanpusa antolatu dute aurten ere, futbolaren bidez, euskararekin harremanak sendotu asmoz. Zazpigarren edizio honetako lehenengo txanda ekainaren 28tik uztailaren 4ra egiten ari dira Mastegin, monitore lanean Lorea Sarobe beratarra, Oihane Gil, Asier Lezertua eta Ibai Ardanaz dituztela. Hurrengo txanda uztail hondarrean eginen da. Lehendabiziko txanda honetan 50 bat mutiko ari dira, 8 Lesakakoak, baina gainerako gehienak Iruñerrikoak, Lizarraldekoak eta Erribera aldekoak.

Euskal futbol kanpuseko jarduera nagusienarekin hasten dute eguna, futbolerako praktikarako beharrezkoa den konpetentzia garatzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin.Lesakako Mastegi futbol zelaian taldetan banatzen dira, hauetako bakoitza tekniko baten ardurapean. Partiduez gain, bertze ekintza batzuk egiten dira, eta joko eta jolasak futbolarekin lotzen dira. Gainera, saioei trebetasuna eta abilezi jarduera motibagarriekin akabera. Arratsaldeetan Lesakako ingurunea baliatzen dute eta jarduera osagarri eta aberasgarriak antolatzen dituzte: euskal pilota, txangoak naturan, herri-kirolak… Dena euskaraz, noski, hori baita futbol kanpus honen bereizgarria. Urtetan monitora den Lorea Sarobe beratarrak aipatu digunez, Txakainlo aterpean hartzen zuten gauerako ostatu. Bazkaria eta afariak, berriz, Kattu jatetxean egiten dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun