Saverako EREa ez onartzea eskatuko diote Bortzirietako alkateek Nafarroako Gobernuari

Aitor AROTZENA 2010ko eka. 28a, 16:24
Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea, Josu Iratzoki Berakoa eta Juan Fermin Mitxelena Lesakakoa, Cedernaren bulegoan emandako prentsaurrean. Gibelean Agustin Sainz (Igantzi, PNV), Deñe Abuin (Lesaka, On

Uztailaren 1ean Iruñean eginen duten bileran industria guneen inbentarioa ere aurkeztuko dute

Bortzirietako alkateak eta Saverako enpresa batzordea Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuan bilduko dira uztailaren 1ean, ortzegun goizeko 10:00etan, Imelda Lorea zuzendari orokorrarekin. Hasiera baten Jose Maria Roig kontseilariarekin biltzekoak ziren, baina dirudienez agenda bete xamarra du eta ezin izanen du Bortzirietako ordezkaritza horrekin bildu.

Bortzirietako alkateak eta Saverako enpresa batzordea Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuan bilduko dira uztailaren 1ean, ortzegun goizeko 10:00etan, Imelda Lorea zuzendari orokorrarekin. Hasiera baten Jose Maria Roig kontseilariarekin biltzekoak ziren, baina dirudienez agenda bete xamarra du eta ezin izanen du Bortzirietako ordezkaritza horrekin bildu.

Bortzirietako alkate eta zenbait zinegotziek prentsaurrean adierazi dutenez, “badakigu mundu kapitalista globalizatu honetan irabaziak haunditzeak bakarrik inporta duela, baina lotsagarria iruditzen zaigu Saverako zuzendaritzaren jarrera langileekiko”.

Bortz herrietako udal ordezkarien ustez, Nafarroako Gobernua “pieza klabea da ERE honen ibilbidean, berak izanen baitu azken hitza, dirudien bezala aitzinetik akordiorik ez bada” eta horrekatik hainbat eskari eginen dituzte Lan Departamentuan, “Bortziriak hiltzen ari dela” ohartarazteaz gain.

Hasteko, reszisio EREa ez onartzea exijituko diote Nafarroako Gobernuari, “Saverako EREa deslokalizazio garbi bat delako, produkzioa munduko bertze plantetara eraman delako”. Saverako langileek proposatzen duten bezala, suspentsio EREekin segitzea ere eskatuko dute, “eta irtenbidez ez traumatikoak aztertzea egoera normalizatu arte”.

Bertze aldetik, lan hitzarmenetan arautua dago langileak kaleratzeko indemnizazioa, 45 egun lan urte bakoitzeko, baina ERE honen bidez Savera enpresak kaleratze hauek 20 egun ordainduz egin nahi ditu, “hau ezin da onartu , guttiago enpresak irabaziak dituenean”.

 

Industria guneen inbentarioa

Bortziriak eta Baztan-Bidasoa osorako industria eta enplegu plan bat prestatu dezala ere eskatuko diote ortzegunean Nafarroako Gobernuari eta horretan laguntzeko, industri guneen inbentarioa ere aurkeztuko dute, gune hauetan lantegiak jartzeko zer aukera dauden azter dezaten. Izan ere, “martxan dagoen 2010 Planean 14 milioi inbertituko dira poligonoetan, baina bakar bat ere ez gure inguruan”, Josu Iratzoki Berako alkateak jakinarazi duenez.

Inbentarioan ageri diren industria guneei dagokienez, “Legasako lantegia Lesakara aldatuz geldituko den 200.000 metro koadroko eremua, edo Lesakako lantegian Luberrondo inguruan erabiltzen ez diren 14.000 metro eta ondoko bertze 12.000 metro daudela” adierazi du Juan Fermin Mitxelena Lesakako alkateak, “baita Zalain eta Alkaiagan oraindik erabili gabe dauden nabeak, Etxalarko Arrakoitz inguruko industrialdea…”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun