Beran erraldoien konpartsa indartzeko deialdia egin dute aurten ere

Aitor AROTZENA 2010eko ekainaren 28a

Joan den urtean uniforme berria estreinatu zuen erraldoien konpartsak eta aurten erraldoi berriak izanen dira. Aitor AROTZENA

Izen ematea uztailaren 2a baino lehen egin behar da

Aurten ere erraldoiak nola dantzatu ikasteko ikastaroa antolatu du Berako Kultur Batzordeak. Urtero Berako Sanesteban bestetan ateratzen den erraldoien konpartsa indartzeko, eta talde iraunkorra sustatzeko deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak.

 Aurten ere erraldoiak nola dantzatu ikasteko ikastaroa antolatu du Berako Kultur Batzordeak. Urtero Berako Sanesteban bestetan ateratzen den erraldoien konpartsa indartzeko, eta talde iraunkorra sustatzeko deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak. Joan den urtean bezala, ikastaroa antolatu du, erraldoiak nola dantzatu erakusteko erraldoi berriak estreinatu behar direla probestuta. Taldea indartzeko asmoz, erraldoiak dantzatzeko taldea osatu nahi du Kultur Batzordeak. 18 urtetik goitiko edozein beratarrek parte hartzen ahal du. Ikastaroa doan izanen da.

Izen ematea uztailaren 2ko 13.30ak arte egiten ahal da, 012 telefonoan eta ikastaroa larunbat goizetan eginen da uztailaren 3an, 17, 24 eta 31n.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun