Lesakako Zarandia karrikako bestak lehan aldiz ospatuko dira larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 25a

Ondorioz, kiroldegiko Bazkideen Eguna bertan behera gelditu da

Lesakako Zarandia karrikako bestak ospatuko dira larunbat honetan, ekainaren 26an. Lehen aldia da karrika honetan bestak antolatzen dituztela eta umorez landu dute egitaraua.

Goizeko 10:00etan txupinazoa botako da eta ondotik txistulariak ibiliko dira. 10:30ean gosaria izanen da goiko plazan. 11:00etan, haurrentzako jokuak eta tailerrak izanen dira eta pin pon txapelketa ere jokatuko da. 12:30ean ekitaldi “instituzionalena” eginen da, alboko auzoetako alkateei harrera eskainiko baitzaie. 13:00etan triki-poteoa eginen da eta 14:30ean bazkaria Beheko Plazan, honako menu honekin: entsalada, entremesak, paella eta izozkia. Bazkal ondotik bingoa, kronoigoera bizikletan, sokatira eta peñen jeitsi-igoera izanen dute. Arratsean kontzertua izanen da eta bestak akautzeko, su artifizialak izanen dituzte Zarandian.

 

Kiroldegiko Bazkideen Eguna bertan behera

Ondorioz, bi ospakizunek bat ez egiteko, Kiroldegiko Bazkideen Eguna bertan behera gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun