Errenteriako pilota txapelketan txapeldun izan ziren Unai Telletxea igantziarra eta Jon Olaizola lesakarra

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 23a

Infantil mailako txapeldunak, Telletxea igantziarra eta Olaizola lesakarra eta benjamin mailako azpitxapeldunak, Eltzaurdia beratarra eta Telletxea igantziarra. TTIPI TTAPA

Benjamin mailan ere, Aizkorbe eta Apezetxea goizuetarrek irabazi zieten Berako Eltzaurdia eta Igantziko Telletxeari

Errenteriko XI. txapelketako finalak ekainaren 20an jokatu ziren, arratsaldeko 17:30etan hasita.

Lehenengo partidan, benjamin mailan Igantziko Enaitz Telletxea eta Berako Mikel Elzaurdia aritu ziren, partida on bat egin zuten baina 14-18 galdu zuten Goizuetako  Aizkorbe eta Apezetxearen kontra.

Infantiletan berriz,txapela Bortzirietara etorri zen. Igantziko Unai Telletxea eta Lesakako Jon Olaizolak 18-9 irabazi zieten Alde Zaharreko Chiapuso eta Olarrari.

 

Argazkian Telletxea-Olaizola infantil txapeldunak, eta Eltzaurdia-Telletxea benjamin azpitxapeldunak ageri dira.

Aipatzekoa da Lizarrako finaletan, benjamin mailan, berriz Igantzira etorri zela txapela, Enaitz Telletxea eta Jokin Mitxeok 18-8 irabazi baitzieten Goizuetako Aizkorbe eta Apezetxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun