San Juan bezperako ekitaldia antolatu du aurten ere Lesakako Euskara Batzordeak

Amaia eta Ainhoa 2010eko ekainaren 23a

Joan den urtean bezala, sua saltatuz bukatuko dira Lesakako Euskara Batzordeak antolatutako ekitaldiak. TTIPI TTAPA

"Lehen hitza euskaraz" izenburupean, etxe izenak jarriko dira eta hainbat ekitaldi izanen dira komentuan

Joan den urtean bezala, aurten ere San Juan bezperan ospakizun berezia antolatu du Lesakako Euskara Batzordeak. Honela, 19:00etan Plaza Berrian eta Antoiu karrikan etxeen izenak jarriko dira kalejiran eta 20:00etan komentuan antzerkia, abesbatzaren emanaldia, sua, berendua, Etnia musika taldea eta bertze hainbat ikusgarri izanen dira, “Lehen hitza euskaraz” izenburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun