San Juan Xarreko ospakizuna Igantzin eginen da ortzegunean

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 23a

San Juan Xarren oinak bustitzeko aprobetxatuko dute batzuk. TTIPI TTAPA

Herriko jubilatuek bazkaria izanen dute Baratzondo elkartean

Tradizio haundiko besta izaten da Sanjuan Xarren egiten dena. San Juan egunean, 12:00etan, Arantza eta Igantziko apeza den Martin Legarrak meza emanen du. Hortik aitzinera, ekaineko eta uztaileko igande guztietan izanen da meza. Igantziko jubilatuek ere, ohi bezala, Baratzondo elkartean bilduko dira. Eguerdian Sanjuan Xarren eginen den mezaren ondotik, bazkaria eginen dute elkartean, La Villan prestatutako jatekoarekin. Aipatu, bertzalde, mezaren ondotik herriko dantzariek euren saioa eskainiko dutela eta eguna San Juan Xarren oinak busti edo hiru iturrietatik ura edateko aprobetxatuko duenik ere izanen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun