Beti Gazteko infantilak Nafarroako txapeldun

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 23a

Beti Gazteko infantilak, kontent, txapeldunaren kopa eta dominak jaso ondotik. Utzitako argazkiak

Final estuan 3-2 irabazi dio Tuterako Lurdes-i

Lesakako Beti Gazte futbol taldeko infantilek Nafarroako lehen mailako XXIII. txapelketa irabazi dute. Ekainaren 5ean jokatu zuten finala Beriainen Tuterako Lurdes taldearen kontra, eta lehia estuaren ondotik, 3-2 irabazi zuten.
Lesakarrak markagailuan gibeletik jarri baziren ere, Unai Telletxea igantziarraren bi golei eta Kevin Alongoren golari esker, garaipena eskuratu zuten. Kirolean beti gertatzen den bezala, Beti Gaztekoak pozez gainezka eta Lurdesekoak triste, kasik partida guzian aitzinetik izan eta azken orduan ihes egin baitzien garaipenak.
Beti Gaztekoek txapeldunaren kopa eta dominak jaso zituzten. Joxe Luis Altzugarai Zikiro eta Fred Ramos entrenatzailearen erranetara, Gorka Sanjurjo, Andoni Arriola, Xabi Etxenike, Joseba Bertiz, Ibon Txoperena, Kevin Alongo, Aitor Alzugarai, Koldo Ordax, Jon Erro, Jon Ubiria, Unai Telletxea, Beñat Lopez, Ander Legasa, Bixen Telletxea, Joel Oronoz eta Imanol Iturria aritu ziren. Beñat Abuin, Iñigo Azkarate, Bittor Etxabide, Xabier Etxegarai, Xuban Larretxea, Jon Olaizola eta Asier Sanchez ere aritu dira Beti Gazteko infantilen taldean, denboraldi bikain honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun