Altzateko bestetan eguraldi kaxkarrari aurpegi alaia paratu diote

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Ortziral arratsean bota zen txupinazoa, asteburu osoko besta egitarauari hasiera emanez. Gure Txokoa dantza taldearen saioak ikusle aunitz bildu zituen Altzateko plazan. TTIPI TTAPA

Larunbat arratsaldean dantza emanaldia eskaini zuen Gure Txokoa dantza taldeak

Berako Altzate auzoko bestak ospatu dira asteburu honetan eta eguraldi euritsuari aitzin eginez, giro ederra izan zuten ortziraletik igandera antiolatutako ekitaldian

Ortziralean poteo-tapeoa izan zen bestak hasteko, hau da, Altzateko ostatuetan, kontsumizio batekin tapa doan izan zuten bezeroek. 20:00etan altxaferoa bota  zuten eta erraldoiak, buruhandiak eta gaiteroak ibili ziren Uraldea karrikan barrena. Ortziral gaua, berriz, Hippy Gaua izan zen eta musika eta mozorroak gai horren ingurukoak izan ziren

Larunbat eguerdoam erraldoiak eta buruhandiak atera ziren, gaiteroekin batera. Zikiro jatearen ondotik, larunbat arratsaldean euskal dantzen erakustaldia egin zuen Gure Txokoa dantza taldeak Altzateko Plazan, argazkian ageri denez. Dantzaldia izan zen eta atsedenaldian suzko zezena ibili zen Altzate karrikan.

Igandean ere hainbat ekitaldi izan ziren: plater tiraketa, herri kirolak, bonba japoniarrak, haur jokuak, Dance-Jazz erakustaldia… Altzateko komertzioetako erakusleiho lehiaketako sariak eman ziren eta saskiaren zozketa ere egin zen. Auzo afariarekin akautu zituzten Altzateko bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun