Saverako langileak bizikletaz eta autobusez joan ziren Irungo manifestaziora ekainaren 22an

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 23a

Saverako 50 bat langile bizikletaz joan dira Hondarribia eta Irun lotu dituen manifestaziora. Argazkietan, lantegiko atarian, N-121A errepidean, Behobiako errotondan, Irunetik Hondarribiarako errotond

Despidoen kontrako kartelekin N-121A errepidetik joan ziren txirrindulariak

Greba mugagabean segitzen duten Berako Savera lantegiko langileak ez daude geldi egoteko eta ekainaren 22an, astearte goizean bertze mobilizazio bat egin zuten. Hain zuzen, ehun grebalari baino gehiagok Irun-Hondarribia aldera jo zuten, Oarso-Bidasoako ELAk antolatuta, Hondarribiako Amute auzotik Irun erdialdera joan zen manifestazioan parte hartzeko. 

Saverako langileen erditsua ELAk antolatutako autobusean joan ziren Beratik Hondarribiara, eta bertze erdia bizikletan, despidoen kontrako kartelak azalduz, N-121-A errepidean barna.

Hondarribiako Amute auzoan Gipuzkoaldeko ELAko delegatuak zituzten esperoan, lehenik batzarra egin baitute bertan eta gero, elkartasuna adierazi diete Saverako langileei. Elkarrekin joan ziren 11:30ean hasi zen manifestazioan, "Despidorik ez, lana hemen eta ez Txinan" zioen pankartaren gibeletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun