Konposta egiteko 3. fasea zabaldu da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

2008an hasi zen Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatea, zabor organikoa murriztu eta etxean konposta egiteko kanpainarekin lanean. Geroztik bi fase egin dira, eta guztira 181 familiak eta 2 eskolak hartu dute parte. Baina jendearen erantzuna handia izan delako eta familia gehiagok interesa agertu dutelako, hirugarren fasea martxan paratzea erabaki du Mankomunitateak, Nafarroako Partzuergoarekin batera. Horretarako izena emateko epea zabalik dago eta parte hartu nahi duenak abuztuaren 31 baino lehen deitu beharko du: 948 635 254 edo 670 522975ra. Etxeko sukaldean sortzen den zabor organikoa ongarri bihurtzen du konpost makinak. Sukaldean materia organikoak gainerakoetatik bereizi eta makinara bota, eta konposta egiten du, ongarria, alegia. Eta lorategi eta baratzeetara botatzeko prest dago. Aipatzekoa, bertzalde, egunero sortzen den zaborraren %45a janariaren soberakinak direla, hau da, zabor organikoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun