Azken boladan, mendi bazterretan ahuntzak omen dabiltza. Eta planta berrietan kalte dezente eragiten ari direla eta, Udalak ahuntzen jabeei hauek toki itxian edukitzeko dei berezia egin die. Herriko ordenantzen arabera, ahuntzak mendian libre uztea debekatua dago. Helburua mendiko landareek bizirautea denez, arazoak segitzen badu, neurri gogorragoak hartu beharko direla iragari du Udalak.
Bertzalde, zakurrak herrian barna aunitzetan lotu gabe ibiltzeak herriko ixkina guztiak zikintzea dakar. Ahal den kasuetan, inongo ardurarik gabe herrian barna libre ez uztea eta kaka egiten dutenean biltzeko eskatu du Udalak.
Horrez gain, maiz plazako burdinazko barandara zaldiak lotzen dira eta azienda horiek ere beuren egin beharrak hortxe uzten dituzte. Gainera, ondoan dabilenarentzat arriskutsuak izan daitezke.
Honekin guztiarekin, Udalak ez du inondik inora aziendak herrian ibiltzeko eskubidea kendu nahi; soilik herria txukun mantentzeko denen parte-hartzea da eskatzen duena.