Arantza eta Igantziko Herriko Etxeek elkarrekin, Igantziko Bentetan dagoen eta lehen Correosek erabiltzen zuen etxolan, autobus markesina egiteko proiektua egin eta dirulaguntza eskatzea erabaki dute. Etxola bi herriena da, eta hondatzen ari denez, autobusa hartzeko idorpea irtenbide egokia izanen litzateke.