Bertze hilabete batez, udal informazioa irakurtzeko aukera izan dugu. Eta bertan ageri diren zenbait punturen artean, zerbitzu anitzetako lanpostuaren inguruan xehetasunak ematen dira. Aste honetan, asteartean zehazki, eskaerak aurkezteko azken eguna izan zen. Hori horrela, aukeraketa prozesuko lehenengo pausua euskara froga izanen da. Horren ondotik, azterketa teorikoa eta praktikoa etorriko dira. Hori bai, urte bukaerarako herriko langile finkoa izatea aurreikusi du Udalak. Hala, aspaldian dagoen beharra aseko litzateke.