Herritarrak Quebrantahuesos bizikleta lasterketan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Oskar TXOPERENA

Ukaezina da herrian dagoen bizikletarako afizioa haundia dela, eta urteko hitzordu nagusietako bat Sabiñanigon (Huesca, Espainia) egiten den Quebrantahuesos lasterketa bihurtu da. Aurtengoa ekainaren 19an egitekoa zen, joan den larunbatean, eta urtero bezala, herritar batzuk harat joatekoak ziren. Argazkia ez da aurtengoa; 2008an Quebrantahuesos-eko ibilbidea egitera joan ziren egunekoa da. Herritar sailak parte hartu zuen orduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun