Ekainaren 12an zabaldu zituen igerilekuak ateak eta irailera bitarte irekia egonen da. Iaz bezala, Sonia eta Leire Taberna ahizpak dira ardura hartu dutenak. Bonoen prezioak ere joan den urteko berak dira. Ondoko taulan ageri dira zein diren.
2010EKO DENBORALDIKO PREZIOAK UDAL IGERILEKUAN
HERRITARRAK EGUNEKOA HILABETEKOA UDAKOA
0-4 urte Doan Doan Doan
4-10 urte 2,5 euro 11 euro 17 euro
11-18 urte 3,5 euro 17 euro 25 euro
18 urtetik goitikoak 5 euro 21 euro 37 euro
KANPOTARRAK EGUNEKOA HILABETEKOA UDAKOA
0-4 urte Doan Doan Doan
4-10 urte 2,5 euro 19 euro 28 euro
11-18 urte 3,5 euro 28 euro 42 euro
18 urtetik goitikoak 5 euro 35 euro 63 euro