San Juan Eguneko tradizioari eutsiko diote aurten ere jubilatuek eta ohi bezala, Baratzondo elkartean bilduko dira ortzegun honetan, San Juan Egunean. 12:00etan Sanjuan Xarren eginen den urteroko mezaren ondotik, bazkaria eginen dute elkartean, La Villan prestatutako jatekoarekin.
Aipatu, bertzalde, mezaren ondotik herriko dantzariek euren saioa eskainiko dutela eta eguna oinak busti edo hiru iturrietatik ura edateko aprobetxatuko duenik ere izanen dela.
Aitzineko alean aipatu bezala, uztaileko igande guztietan izanen da Sanjuan Xarren meza, 12:00etan.