‘Ezagutu Dezagun Lesaka’ lehiaketako sariak banatu ziren

Aitor AROTZENA 2010eko ekainaren 22a

Utzitako argazkiak

Beti Gaztek antolatzen duen Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 4an. LHko 1. eta 2. mailan, lehenbiziko saria Izaskun Galardirentzat izan zen, bigarrena Olaia Iantzirentzat eta hirugarrena Ane Telletxea Oiartzabalentzat. LHko 3., 4. eta 5. mailan, lehen saria Kattalin Odriozolak eskuratu zuen, bigarrena Beñat Iantzik, hirugarrena Paulo Ramosek eta laugarrena Ainara Otxotekok eta Aitziber Irazokik. LHko 6. mailan eta DBHko 1. eta 2. mailan lehen saria Maite Odriozolak jaso zuen, bigarrena Ane Gurrutxagak, hirugarrena Urki Txoperenak, laugarrena Ibon Txoperenak eta bosgarrena Leire Parrak. Herriari buruzko 30 galdera erantzun behar izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun