Bazkideen Eguna kiroldegian

Aitor AROTZENA 2010eko ekainaren 22a

Ekainaren 26an ospatuko da hirugarren urtez udal kiroldegiko Bazkidearen Eguna. 10:30ean hasita haurrendako jokuak izanen dira eta gero, helduentzako taldekako triatloia prestatu da (250 metro igeri, 8 km. bizikletan eta 2km. lasterka, dena kiroldegi barnean). Bazkariaren ondotik, spinning klasea emanen da eta haurrendako filma izanen da ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun