Udal Musika Eskolak jakinarazi duenez, 2010–2011 ikasturterako matrikulatzeko epea ekainaren 28tik uztailaren 9ra irekita egonen da. Matrikulazioak 012ren bidez egin behar dira, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:30era. Argibide gehiago nahi duenak, eskolako telefonora dei dezake (618264659) 11:00etatik 13:30etara. Matrikulatzeko bigarren epea ere izanen da irailaren 1etik 10era.