Zerbitzuen Elkarteak bere bezeroen artean erosketa bonoen eta afari baten zozketa eginen ditu uztailaren 2an, 20:00etan plazan. Zozketan parte hartzeko, bezeroek komertzioetan emanen zaien txartela osatu beharko dute, zortzi laukitxoetan zortzi denda ezberdinetan erosketak egin ondotik emanen zaien zigiluarekin. Lau sari izanen dira: 300, 200 eta 100 euroko erosketa bonoak, elkarteko dendetan erabiltzeko eta Kattu jatetxean lau lagunentzako afaria.