1910eko apirilaren 14an jaio zen Juana Ospital Mirande Baxenafarroako Ortzaizen. Mende bat beranduago 100. urteurrena ospatu du berriki San Jose Zahar Etxean, bortz alabekin. Seme bat ere izan zuen, baina hiru hilabete zituela hil zen. 13 biloba eta 11 birbiloba ditu Juanak Sunbillan, Iruñean, Hueskan, Madrilen eta Marsellan. Eta oraindik osasuntsu bizi da, nahiz eta ikusmena galdua duen eta eroriko baten ondorioz, aulki gurpildunean mugitu behar duen.