Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren 30. urteurrenaren harira, Musika Eskolak eta Kultur Batzordeak antolatutako jaialdi berezia ederki joan zen. Arratsaldean 300 bat lagunek kalejira egin zuten, Musika Eskolako zapi gorriak jantzita, eta ilunabarrean, Altzateko Plazan bildu ziren ekitaldi nagusiari egiteko.