Martin Goikoetxea argazkilaria Madrilen izan zen ekainaren 17an, Gran Viaren mendeurreneko ospakizunen barne, argazki erreportaje bat egiteko. Lehiaketa bat antolatu zuen Madrilgo Udalak, eta parte hartu nahi zuten 250 bat argazkilaritik 31 aukeratu zituen, tartean Goiko. Madrilgo kale famatuko eraikinik altuenetatik argazkiak ateratzekoa zen.