Igantzi eta Arantzako elizak garbitzeko sari gisa Erriberrira ateraldia egin zuten ekainaren 17an. Egun pasa hori egin ezin zutenentzat, berriz, ekainaren 14an Zahar Txokon berendua izan zuten.
Urteak dira, Eliza hain garbi edukitzeko bi herrietako familiek egiten duten lana eskertzeko, Igantzi eta Arantzako parrokiek ateraldia antolatzen dutela. Euskal Herrian barna hainbat ateraldi egin izan dira eta kasu honetan ere, autobusa eta egun guziko gidaria Parrokiak ordaindu ditu eta gainerakoa, eguneko bazkaria eta bisitak egiteko sarrerak, joan zirenen kontura izan ziren.
Autobusa 07:45ean herriko aparkalekutik atera zen, eta bidean Noainen gosaldu ondotik, Erriberrira ailegatu ziren. Han Santamaria Eliza eta Nafarroako Erregeen Gaztelua bisitatu zituzten. Ondotik, San Martin Unxeko bodega bat ikusi ondotik, herri horretako jatetxe batean bazkaldu zuten. Bazkal ondotik, herri horretako lekurik garrantzitsuenak bisitatu zituzten, tartean, La Oliva monasterioa. Eta horrela akabera eman zioten ateraldiari.