Berako Altzate auzoko bestak ospatuko dira asteburu honetan eta ortziraletik igandera hainbat ekitaldi izanen dira.
Ortziralean 19:00etan poteo-tapeoa izanen da bestak hasteko. Altzateko ostatuetan, kontsumizio batekin tapa doan izanen da. 20:00etan altxaferoa botako dute erraldoiak, buruhandiak eta gaiteroak ibiliko dira Uraldea karrikan barrena. Ortziral gaua, berriz, Hippy Gaua izanen da eta musika eta mozorroak gai horren ingurukoak izanen dira.
Larunbatean auzo bazkaria
Larunbatean, 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak aterako dira, gaiteroekin batera. 14:00etan auzo bazkaria eginen da, zikiro-jatea. Txartelak 20 euroan salgai daude Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eta Purienea dendan. 19:00etan euskal dantzen erakustaldia eginen du Gure Txokoa dantza taldeak Altzateko Plazan. 20:00etatik 21:30era dantzaldia izanen da Izarraitz taldearekin, 23:30ean suzko zezena Altzate karrikan eta gauerditik aitzinera berriz ere dantzaldia Izarraitz taldearekin.
Igandea ekitaldiz gainezka
Igande goizeko 10:00etan plater tiraketa izanen da. 11:00etan Meza. 12:30ean herri kirolak izanen dira Altzateko Plazan eta bonba japoniarrak ere botako dira. 17:00etan haur jokuak izanen dira eta 19:00etan Dance-Jazz erakustaldia, biak Altzateko Plazan.
20:00etan, Altzateko komertzioetako erakusleiho lehiaketako sariak emanen dira eta gero, saskiaren zozketa eginen da. 21:30ean auzo afaria eginen da Uraldea karrikan. Afarira joateko Ikuilu ostatuan eman behar da izena, 5 euro ordainduta. Bestak akautzeko, Gaixoa Ni izanen da.