Javier Perez de Azpeitiak piano emanaldia eskainiko du astearte arratsaldean Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 15a

Javier Perez de Azpeitiak piano emanaldia eskainiko du ekainaren 15ean. TTIPI TTAPA

Asteazkenean, berriz, Musika Eskolako helduek entzunaldia eginen dute

Javier Perez de Azpeitia piano joleak emanaldia eskainiko du ekainaren 15ean, asteartean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatu du piano entzunaldia, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

 

Musika Eskolako helduak

Ekainaren 16an, berriz, asteazkenean 19:30ean, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako helduen entzunaldia eskainiko dute Musika Eskolan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun