Erosketa bonoak eta afaria zozketatuko ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 15a

Bezeroek zortzi denden zigiluekin bete beharko dute txartela eta uztailaren 2an eginen da zozketa

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak bere bezeroen artean erosketa bonoen eta afari baten zozketa eginen du uztailaren 2an, 20:00etan plazan. Zozketan parte hartzeko, bezeroek komertzioetan emanen zaien txartela osatu beharko dute, zortzi laukitxoetan zortzi denda ezberdinetan erosketak egin ondotik emanen zaien zigiluarekin. Lau sari izanen dira: 300, 200 eta 100 euroko erosketa bonoak, elkarteko dendetan erabiltzeko eta Kattu jatetxean lau lagunentzako afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun