Berdintasunaren inguruko formazio saioa eginen da Lesakan astelehen arratsaldean

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 14a

Joan den ortziralean aurkeztu ziren Kontziliazioaren aldeko Itunak Bortzirietan prestatu dituen ekitaldiak. Aitor AROTZENA

Datozen asteetarako bertze hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Kontziliaziorako Itunak

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Kontziliazioaren Itunaren barrenean antolatutako ekitaldien barrenean, berdintasunaren inguruko formazio saioa eginen da astelehenean, ekainaren 14an eginen da, 18:00etatik aitzinera Lesakako Erabilera Anitzeko Aretoan, Antoiu 27an. Saio honek bi helburu nagusi izanen ditu, berdintasuna gai “abstraktuari” irudia jartzea, alde batetik, eta talde ezberdinekin harremanak sortzea eta indarberritzea, bertzetik. Alde horretatik, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzueteatik, saioan parte hartzeko gonbitea luzatu die Gizarte Eragile ezberdinei (irakasleak, kultur teknikariak, osasun etxeko profesionalak, emakume elkarteak, komunikabideak, politikariak, guraso elkarteak, ordezkari sindikalak, gazte elkarteak…). Berdintasunaren gaia, era ulerterrazean azaltzen saiatuko dira, adibide eta datuak emanez. Asistentzia konfirmatzea ere eskatu dute Gizarte Zerbitzuetatik, ssb@lesaka.net edo 948 635 036 telefonora deituta. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da, horretarako haurren izena aldez aurretik eman beharko delarik.

Aipatu behar da behar da berdintasunaren inguruan margo lehiaketa ere egin dela Lesakako Irain eskolan eta iritis artikulua ere argitara eman dela Ttipi-ttapa aldizkarian.

Ekainaren 24an, azkenik, Etxalarko Kultur Etxean, “La costilla de Adan” 1949ko filmea eskainiko dute 19:00etan eta gero afaria izanen da.

 

 

Kontziliazioa ere

Berdintasunaren eta kontziliazioaren inguruan egunotan egin behar diren jarduerak aurkeztu zituen ekainaren 11n Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Lesakako Irain eskolan. Jokin Apezetxea Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako teknikaria, Isidora Agirre Berako udaleko gizarte ongizate zinegotzia, Berako Ricardo Baroja Guraso Elkarteko Mikel Viñao eta Lesakako Irain eskolako guraso elkarteko Ana Irastortza eta Mikel Bermejo izan dira prentsaurrean. Kontziliazioa lantzeko ekitaldien artean, azpimarratu nahi izan dute Irain eskolako Guraso Elkartearen eskariz, jantoki zerbitzua martxan jarri dutela Kontziliazio Itunaren eta INAIren laguntzaz. Gizonezkoen erantzukidetasuna bultzatuz, solasaldia antolatu da ekainaren 21ean Berako Belandetan. Josetxu Ribierak emanen du, gizonezkoen erantzukidetasuna, etxeko lanak eta zainketa gaiari buruz. Honekin batera, gizonezkoak etxeko lanak eta zainketak egiten ageri diren kartelak jarriko dira Bortzirietan, “Ardurak banatu, elkar maitatu” izenburupean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun